Aritz Urra irabazle eta Iker Barandiaran bigarren Astilleroko San Jose txirrindulari proban
Bi txirrindulari lazkaotarrak esprintean gailendu ziren, 23 urtez azpiko eta elite amateurren Kantabriako lasterketan.
Lazkaoko bi txirrindularik lortu zituzten, igandean, Astilleroko (Kantabria, Espainia) 57. San Jose Sari Nagusia txirrindulari probako lehen bi postuak. Aritz Urrak (Telco.On) irabazi zuen 23 urtez azpikoen eta elite mailakoen proba. Esprintean, tropelaren buruan kokatu ziren lau ziklisten artean azkarrena izan zen Urra, Astilleroko kaleetan. Bigarren, Iker Barandiaran lazkaotarra (Laboralkutxa) sailkatu zen. 126 kilometroko etapa jokatu zuten, igande goizean.