Aztiriko erretegian bertso-afaria izango da ostiralean, Aratz Igartzabalekin eta Iker Zubeldiarekin
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/almitzaren_neguko_jaialdia.jpg)
Aztiriko Erretegiak bertso-afaria antolatu du, ostiral gauerako. Aratz Igartzabal gabiriarra eta Iker Zubeldia zegamarra gonbidatuko dituzte bertsotara. Afaria 21:00etan izango da. Dagoeneko jangela bete dute, ordea, eta ez dago leku gehiagorik. Sagardotegi bihurtuko dute erretegia bertso-afarirako, Izetaren sagardoa txotxetik jarrita.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/almitzaren_neguko_jaialdia-500x375.jpg)
Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal, Zaldibian martxoaren 4an./Iñaki Gurrutxaga