Gazteei zuzenduta, buruko osasunari buruz hitzaldia egingo dute gaur Lazkaon
Treba Gazteak programako hitzaldi bat izango da, gaur 17:00etan, Lazkaoko udaletxeko batzar aretoan. 16-22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta osasun mentalari buruz Zure burua maitatzen ikasi hitzaldia egingo du Ainhoa Urretagoienak. Doan da, baina izena eman beharra dago aurrez. Gurasoei zuzendutako hitzaldi sortaren ondoren, estreinako aldia da Treba Gazteak sailekoa Lazkaora ekarri dutena. Udala, ikastola eta foru aldundia dira antolatzaile.