Olaberriko baratze parke publikoa gaur zabalduko dute
Olaberriko herritarrei baratzea jartzeko eskaintzeko proiektua gaur hasiko da. Baratze parke publikoa 18:00etan aurkeztuko dute udal ordezkariek, Ihurre auzoaren gainean. 35 metro koadroko 30 sail prestatu dituzte, herritarren artean banatu eta haiek urte guztian baratzea landu ahal izan dezaten. Interesa izan dezaketen olaberritarrei aurkezpenera joateko deia egin die udalak.