'Diarios 1999-2003' memorien liburua solasgai
Iñaki Uriarteren Diarios 1999-2003 memorien liburua hizpide hartuta solasaldia egin zuten atzo Ormaiztegin. Urteko hirugarren solasaldia izan zen atzokoa gaztelerazko irakurle taldearentzat.Monica Leivaren gidaritzapean, memoriak oinarri hartuta egiten ari dira gaztelerazko zikloa.
Apirilaren 25ean elkartuko da berriz Ormaiztegiko irakurle taldea. Kasu honetan Miriam Lukik dinamizatuko du saioa eta Uxue Apaolazaren Bihurguneko nasa eleberriaren inguruan arituko dira. Interesatuek liburutegian dute liburu honen aleak jasotzeko aukera.