Ezkio eta Itsasoko Izazpe abesbatzak kontzertua egingo du Alegiko elizan
Ezkioko eta Itsasoko Izazpe abesbatzak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean Alegiko elizan, 19:00etan hasita. Saioa «gogotsu eta mimo handiz» ari dira prestatzen, Xabier Barriola zuzendariak esan duenez.
Izazpe abesbatza 18 pertsonek osatzen dute gaur egun, «Ezkiokoak eta Itsasokoak dira gehienak, baina Zumarragako eta Ormaiztegiko kideak ere baditugu taldean», zehaztu du Barriolak. Soprano eta ahots altuetan «nahikoa parekatua» da taldea, baina «tenoreetan eta ahots baxuetan daukagu gabezia handiena», gizonezkoak gutxiago diren ondorio.
Ekainean Elizondora
Larunbateko emanaldia ekainean Elizondon egingo duten kontzertuaren aurrekaria izango da, abesbatzarentzat «hitzordu garrantzitsua» izango da. Kontzertuak bi zati izango ditu, «elizako kantak lehendabizikoan, eta euskal konposatzaileen abestiak bigarrenean».