Igartza Emakumeen Sariak 450 txirrindulari baino gehiago elkartuko ditu
Espainiako Kopako bigarren proba izango da. Hiru txandatan egingo dituzte lasterketak. Antolakuntzak boluntarioak eskatu ditu bidegurutzeak zaintzeko
Igartza Emakumeen hirugarren saria txirrindularitza lasterketa jokatuko da igandean, Beasainen, Loinaz txirrindulari elkarteak antolatuta. Espainiako Cofidis Koparako puntuagarria da, eta zirkuituko bigarren lasterketa da -Nojan jokatu zen lehenengoa-. Antolakuntza taldeak baieztatu du, 450 txirrindularik baino gehiagok izena eman dutela.
Hiru txanda
Hiru txandatan banatuta lehiatuko dira. 08:30ean abiatuko dira juniorrak eta masterrak (30, 40 eta 50) eta 50 kilometro osatu beharko dituzte. Bi mendate, bitan igoko dituzte, Lierni eta Olaberria. Kategoria honetan, 126 txirrindularik izena eman dute.
10:30ean abiatu da bigarren multzoa; elite eta 23 urtez azpikoak. Kategoria printzipala da hau. 80 bat kilometro egingo dituzte, zirkuituari hiru buelta egingo dizkiote. Oraingoz, 164 txirrindularik izena eman dute.
Eta 13:30ean, kadeteak. 30 bat kilometroko zirkuitua osatuko dute helmugara heltzeko. 147 daude inskribatuta.
Guztiak Nafarroa etorbidetik irtengo dira eta bertan amaituko dute. Streaming bidez jarraitu ahalko da proba baita Nafarroa etorbidean jarriko duten pantaila erraldoiaren bidez ere.
Boluntarioak
Azkenik, bidegurutzeak egiteko boluntarioak eskatu dituzte. Interesatuak, 07:45ean irteera puntura agertzea eskatu dute.