Legorretako tren geltoki berriaren proiektua idazteko esleipena egin du Adifek
Iaz iragarri zuen 514.855 euroko lizitazioa egin zuela proiektua idazteko. Atzo zabaldu zuen oharrean adierazi zuten, aldiz, 387.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin eta 15 hilabeteko epean, Eyser Ingenieria eta Opta Arquitectos enpresei esleitu zaiela proiektua.
Adifek iragarri du Legorretako tren geltoki berriaren proiektua aurrera doala. Tren geltoki berria eskolaren eta kiroldegiaren parean kokatuko da, aurreikusi bezala, baina ez dute zehaztu oraindik noiz izango den. Atzo Adifek zabaldu zuen oharrean adierazi zuen geltoki berriaren xehetasunak oinarrizko eta eraikuntza proiektua idaztean zehaztuko dituztela.
Iazko apirilean iragarri zuen 514.855 euroko lizitazioa egin zuela proiektua idazteko. Atzo zabaldu zuen oharrean adierazi zuten, aldiz, 387.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin eta 15 hilabeteko epean, Eyser Ingenieria eta Opta Arquitectos enpresei esleitu zaiela proiektua. Proiektua idazten dutenean jakinaraziko dituzte geltokiaren ezaugarriak. Zehaztu duten bakarra, oraingoz, hegoaldean kokatuko dela da, eskola eta kiroldegi parean.
Aspaldiko eskaera da tren geltokia herrigunetik gertuago jartzearena. 2020ko abenduan EAJk zabaldu zuen hori betetzeko gutxi falta zela. 2009an argitaratu zen Estatuko Boletin Ofizialean tren geltoki berri bat egiteko proiektu bat.