Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du udalak
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean kudeatzeko izango litzateke. Martxoaren 25era arte aurkeztu daitezke eskaerak.
Oianguko Txiringitoa udan kudeatzeko kontratazio prozesua jarri du martxan Ordiziako Udalak. Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean kudeatzeko izango litzateke. Interesa dutenek martxoaren 25era arte aurkeztu ditzakete eskaerak, elektronikoki, udalaren webgunean aurki daitekeen lizitazio elektronikoa egiteko web orrian. Iaz ez zuen inork hartu eta, hala, ez zen taberna eta jatetxe zerbitzurik izan udan.