Anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko kontzentrazioa
Zumarragako anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak kontzentrazioa egin du gaur osasun zentroaren aurrean. Kontzentrazioan Jon Hernandez Elkarrekin Podemos koalizioko Eusko Legebiltzarreko kideak parte hartu du. Plataformako kideei elkartasuna adierazi die. Plataformako kideek anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea idatziz eskatu dute. Bakoitzak bere idatzia aurkeztu du eta anbulatorioko eskaera orriak bukatu egin dira.