Zeberioenea bota dute
Gaur egin dute eraistea. Lursail horretan alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko aukera aztertzen ari da udala.
San Juan auzoan Itsasondo eta Ordizia arteko mugan zegoen Zeberioenea eraikina bota dute jada. Gaur egin dute eraistea. Etxebizitza zegoen lursailean, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea aurreikusten du udalaren Plan Partzialak. Hala, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko aukera lantzen eta aztertzen ari da udala.