'Arrain hezur bat eztarrian', Igartza literatura bekarekin ondutako azken lana
Donostiako Elkar liburu-dendan izan da gaur hitzordua, XXIV. Igartza literatur-sorkuntza bekari esker ondutako liburuaren aurkezpena izan da bertan. Arrain hezur bat eztarrian izenburupean Olatz Mitxelena Larreta oiartzuarrak idatzi du. Ederki deskribatu du egindako lanaren mamia eta idazte prozesuak sortu diona. Idazlearekin batera izan dira, Xabier Mendiguren (Elkar argitaletxeko ordezkaria), Leire Artola (Beasaingo alkatea) eta Bianditz Iraola (CAF enpresako euskara arduraduna).
Gogoratu, arratsaldean, Beasaingo Igartza jauregian egingo dutela liburuaren aurkezpena ere. 19:00etan izango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude.
Bitartean, hona hemen, gaur goizeko aurkezpenaren bideoa: