Aitziber Garmendiak zuzenduta, ‘Kanpora sartzen’ antzerkia Zaldibian egingo dute gaur
Zaldibian egingo dute Kanpora sartzen antzerki emanaldia, gaur, ostirala, 22:30ean Herri Antzokian (sarrera 10 euro, Karreanen salgai; 14-18 urte bitartekoek, 5 euro). Aitziber Garmendia zaldibiarrak zuzendu duen lehenengo antzezlana da. Xabin Fernandez legorretarra eta Intza Alkain dira aktoreak. Fernandezek idatzi du antzerkia, GIB birusaren bizipen pertsonaletatik abiatuta. Gaiaren kontzientzia piztu nahi du, umore gordinez zipriztindua.