Nagusilan-Beasain elkarteak omenaldia egin die taldea utzi duten boluntarioei
Urte askoan zehar elkartasun lana egiteagatik oroigarria banatu diete.
Azken urtean Nagusilan-Beasain elkartea utzi behar izan duten boluntarioei oroigarri bana banatu diete, Beasaingo Urbiberri jubilatuen egoitzan. Omendu guztiek, Nagusilan elkartearekin elkartasun lana egin dute urte askoan, eta izandako dedikazioa eskertu nahi izan die elkarteak.
Jose Luis Gomez, John Jairo Collazos, El Houssin Mamade, Feliciano Esteban, Jose Javier Zurutuza, Maria Luisa Etxeberria, Cruz Aldama, Patxi Berasategi, Andres Etxezarreta eta Jesus Cuadrado dira omenduak.
Ekitaldian izan dira Nagusilan-Beasain elkarteko gainontzeko lagunak eta Leire Artola Beasaingo alkatea ere.
Oroigarriak banatu ondoren, familia argazkia atera dute eta mokadutxo bat jateko aukera izan da.