Gipuzkoako XXIII.Ezti lehiaketako garaipena Jose Alberto Egurenentzat
Zegaman Erlezain eguna ospatu dute gaurkoan eta Gipuzkoako XXIII. ezti lehiaketa Jose Alberto Eguren elgoibartarrarentzat izan da.
Goizean goiztik hasi da jendea mugitzen Zegaman eta inguruetan, Erlezain egunaren bueltan goiza pasatzen asmoz. Hainbat azoka jarri dira bertan, izan kiroldegian zein eskolako pistan. Erlezain ugari bildu da, baita erlezaintzaren jarraitzaileak eta eztizaleak.
Erlezain eguna izanik eta erleek eztiarekin dute zerikusia ezin uka daitekeenez, ezti lehiaketa egin ohi da egun honetan Zegaman. Aurtengoa XXIII. edizioa izan da eta saria Elgoibarrera eraman du Jose Antonio Egurenek. Bigarren saria Jabier Devesa oiartzuarrarentzat izan da eta hirugarrena, aldiz, Erlantz Olabarria bergararrarentzat. Publikoaren saria ere Erlantz Olabarriak eraman du.
Aurtengo epaimahai kideak Jokin Arrospide, Jon Etxeberria, Mikel Zubeldia eta Rafa Gorrotxategi izan dira eta erabaki zail hori hartu ondoren sari banaketan eman dute haien erabakien berri.














