Lucia Ruiz III.Emakumeen Igartza Sariko azkarrena
Lucia Ruiz kantabriarra izan da III.Emakumeen Igartza Sariko 23 urtez azpitiko eliteko txirrindularien artean azkarrena. Gainera, garaipen honekin Espainiako Kopako lidergoa mantentzea lortu du
Beasaingo kalean txirrindulariz josi dira gaurkoan. Gernika Pasealeku osoan ibili dira goizean zehar txirrindulariak, prestaketetan, haien lasterketaren esperoan edota besteen lasterketak ikusiten. III. Igartzako Emakumeen Saria izan da gaurkoan jokatu dena eta Emakumezkoen Espainiako Cofidis Kopako lasterketa izan da. Goizeko 8:30etan abiatu dira lehenengoak, juniorrak. Lasterketa oso zatituta iritsi da amaierara eta Maria Filgueiras eta Aiala Serrano izan dira garaileak.
Bigarren lasterketako txirrindulariak 10:30etan abiatu dira hasierako marratik. Hauek 23 urtez azpiko eliteko txirrindulariak dira eta 80km-ko ibilbidea egin behar izan dute. Lasterketa erdia igaro denean 4 txirrindulari ihesean abiatu dira eta hauen artean izan da lasterketaburu izatearen zirrara. Laura Ruiz Espainiako Kopako liderra ere bertan zen eta honek ikusleen tentsioa areagotu du. Hala ere, hiru txirrindualarirentzako lekua besterik ez dagoenez podiumean, lau horietako batek azken lehian atzean geratu behar izan du, lehen hiruen sailkapenetik kanpo. Kanpoan geratu dena Feytou txirrindulari frantsesa izan da. Behin lasterketa hau amaituta kadeteen txanda izan da. Gainera, Laura Ruiz izan da gaurkoan lehenengoa eta hala, Espainiako Kopako lidergoa mantentzea eskuratu du, duela pare bat aste Nojan lortutako garaipenarekin eta gaurkoarekin.
Sailkapena
- Juniorrak
- Maria Filgueiras
- Aiala Serrano
- Adriana Alguacil
- 23 urtez azpikoa
- Lucia Ruiz
- Vera de Paiva
- Claudia San Justo













