Nahia Garridok bizkar igeriketako 200 metroko proban ere Munduko Txapelketarako txartela lortu du
Euskadiko errekorra hautsi du eta arratsaldean Espainiako Txapelketako finala jokatuko du
Nahia Garrido igerilari urretxuarra Espainiako Txapelketa jokatzen ari da. Asteazken goizean bizkar igeriketako proba jokatu zuen eta denbora bikaina egin zuen: 1:02.29. Denbora horri esker, gazte mailako Munduko Txapelketan eta Europako Txapelketan parte hartuko du. Munduko Txapelketa Israelen jokatuko da eta Europakoa Serbian. Gaur (ostirala) bizkar igeriketako 200 metroko kanporaketa jokatu du. Hor ere Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzeko behar zuen gutxieneko denbora lortu du. Gainera, Euskadiko errekor absolutua lortu du: 2:13.18. Bizkar igeriketako 200 metroko probako finala 19:00ak aldera izango da eta Teledeporte telebista katean emango dute.













