Ordiziako Elkarteen Arteko 41. Mus Txapelketa Larrunarrik irabazi du
Txapelketaren finala ere elkarteko bereko Fernando Carrillok eta Jose Antonio Salamancak irabazi dute. Argi Berri elkarteari egokitu zaio aurten txapelketa antolatzea. Sei elkartek parte hartu dute.
Ordiziako Elkarteen Arteko 41. Mus Txapelketa Larrunarrik irabazi du. Bart jokatu da finala Argi-Berri elkartean –honi egokitu zaion aurten txapelketa antolatzea–, eta irabazleak Larrunarri elkarteko Fernando Carrillo eta Jose Antonio Salamanca izan dira. Finaleko txapelaz gain, txapelketa orokorraren garailea ere Larrunarri izan da, elkarte horretako bi bikoteak izan baitira martxoaren 20an hasi zen ligaxkako partidetan puntu gehien lortu dituztenak.
Sei elkarte izan dira txapelketan parte hartu dutenak: Larrunarri, Altarte, Azari, Boxing, Txapel-Gorri eta Argi Berri. Finalaren ondoren, elkarte guztietako ordezkariek Argi-Berrin afaldu dute. Datorren urtean Azari elkarteak antolatuko du txapelketa.