Sagar kulturaren festa Igartubeitin
Dolarea bisitatu ondoren, sagarrak zanpatu, eta sagar zukua eta sagar bizkotxoa dastatu dituzte gaur Igartubeiti baserri museoan. Txotxa ere zabaldu dute, eta trikitilariek alaitutako afari-merienda batekin borobildu dute arratsaldea.
Igartubeiti baserri museoak antolatutako barrikotearekin gozatzeko aukera izan dute gaur arratsaldean.
Lehendabizi baserriaren dolarea ezagutzeko aukera izango dute, eta segidan, umeek sagarrak zanpatzeko aukera izan dute pisoiarekin. Sagar zukua eta sagar bizkotxoa ere dastatu dituzte.
Txotxa zabaldu dute ondoren, eta trikitilariek girotutako afari-merienda batekin borobildu dute arratsaldea.
Argazkiak: Josune Zarandona