Urola Eskubaloi Klubekoek primeran pasa dute Lloret Cup txapelketan
Gaur arratsaldean itzuliko dira herrira
Urola Eskubaloi Klubak Lloret Cup txapelketan parte hartu du, Europako beste 60 klubekin batera. Espedizio horia 144 jokalari, teknikari, zuzendari eta laguntzailek osatu dute. Ia astebete eman duten Katalunian eta gaur arratsaldean iritsiko dira herrira. Jose Miguel Luisek prestatutako bideoan ikusi daitekeen moduan, primeran pasa dute.












