Talde «gaztea» eta «ilusioz betea»
Segurako EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. Asteartean izan zen aurkezpena. Talde «gaztea, freskoa, ilusioz betea eta langilea» dela adierazi dute, eta «lanerako gogoz» daudela. Izarra Urdalleta Iraola zerrendaburuaz gain, Ainitze Arretxek, Egoitz Apaolazak, Olatz Etxeberriak, Josu Agirrek, Estibaliz Ripak, Zador Gaztañagak, Iosune Telleriak, Ekhi Albizuk, Eñaut Telleriak, Kontxi Pedrosak eta Iñaki Monterok osatzen dute zerrenda.












