Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa irekiko dute ostiralean Barrenan
26 margolariren lanak izango dira ikusgai maiatzaren 12ra arte. 1945ean sortu zen Euskal Akuarelarien Elkartea.
Euskal Akuarelarien Elkarteak margolanen erakusketa jarri du Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan. Ostiralean izango da irekiera, 19:00etan, eta maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara. Talde erakusketa da. 26 akuarelariren margolanak izango dira erakusgai: Naty Alonso, Belen Alvarez, Laura Asteinza, Blanca Basabe, Amaia Cadenato, Aida Campo, Amaia Careaga, Tomas Delgado, Juan Manuel Egurrola, Maria A. Franco, Izaskun Galarza, Angel Garrido, Alfredo Gomez, Ignacio Gonzalez, Francisco Javier Gorostiaga, Rosa Gutierrez, Idoia Lasagabaster, Anton Menchaca, Conchi Ororbia, Santiago Pelaez, Paco Pozo, Isabel Sanjuan, Javier Sagarzazu, Rose M. Stinus, Ana Undurraga eta Vicky Zafrarenak.
Euskal Akuarelarien Elkartea 1945ean sortu zen, eta harrezkero, elkarteak azaldu duenez, “akuarelari artegintzan duen tratamendua eta proiekzioa ematen ahalegindu” dira. Euskal Herrian zein nazioartean hainbat erakusketa egin dituzte, eta Ordiziakoa 243.a izango da, “gaur egun bertan egiten den akuarelaren adierazgarri” dena.