Larunbatean festa egingo dute Malkor tabernan, 25. urteurrena ospatzeko
Urretxuko Gernikako Arbola plazako Malkor tabernak 25 urte bete ditu eta larunbatean urteurrena ospatuko dute. 19:00etatik jana eta edana egongo dira gerturatzen diren guztientzat. Musika ere bai, noski. Malkor taberna Jesus Ramosek ireki zuen, 1998an. Ramosek 40 urte daramatza dagoeneko ostalaritzan eta Malkorrek hasieratik arrakasta izan zuen.