23 haurrek parte hartu dute txirrindu ginkanan
Ijito Kirol Elkarteak antolatuta, Itsasondoko plazan ibili ziren txirrinduan, froga ezberdinak egiten. Kirol asteko ekintza izan da.
Ijito Kirol Elkarteak txirrindu ginkana egin zuen atzo arratsaldean Itsasondoko plazan, kirol astearen barruko jarduera bezala. 3 eta 12 urte arteko 23 haurrek parte hartu zuten. Elkarteak hainbat froga prestatu zituen haurrek txirrindu gainean egiteko.