Euskal pottokaren aldeko ZAPE elkarteak 25 urte ospatuko ditu
Zaldibian festa bat antolatu dute, maiatzaren 13rako. Zaldibia-Aralar Pottoka Elkartea 1998an sortu zuten, FAOk euskal pottoka arraza galtzeko zorian aldarrikatu eta Aralarren azkena desagertu zenetik bost urtera.
Zaldibia-Aralar Pottoka Elkarteak (ZAPE) 25 urte bete ditu aurten. Zaldibian sortu zuten, 1998an, euskal arrazako zaldi mota horren galbidearekin kezkatuta, eta espeziea iraunarazteko ahalegina egiteko prest. Aralarren 1993 aldera desagertu zen azkeneko euskal pottoka, eta FAOk 1996an galtzeko arriskuko arrazatzat hartu zuen.
Urte hauetako lana gogoratzeko, eta elkartearen mende laurdena ospatzeko, maiatzaren 13an, larunbatarekin, festa bat egingo dute Zaldibian.
Honako egitaraua iragarri dute:
- 11:00. Pottoken jaitsiera.
- 11:30. Argazki erakusketa. Pottoka erakusketa. Umeentzako paseoak pottoka gainean.
- 13:00. Pottoken igoera.
- 13:30. Trikitilariekin poteoa.
- 14:30. Bazkaria, Zubi-Buru elkartean. (bazkarira joateko, 605 74 37 96 telefonora deitu edo ZAPEko kideren bati jakinarazi. Menua, 25 euroan: txorizo errea, arrain zopa, haragi bolak eta ijito-besoa).
- Iluntzean. Triki-poteoa.