Indar Ingeteam enpresako langileek protestak gogortu dituzte
Langileen batzordeak jakinarazi du datozen bi asteetan "bi greba" egun deitu eta "langileen %90ek" babestuko dituztela.
Indar Ingeteam enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur Beasaingo kaleetan, enpresa zuzendaritzari eskatzeko “hitzarmenaren negoziazioa desblokea dezala”. Badira aste batzuk, langileen aldetik protestak hasi zituztela. Orain arte, lanuzteak eta lantegiaren atarian elkarretaratzeak egin dituzte. Langileen batzordeko ordezkariek azaldu dutenez, “langileen eskaerei entzungor egin diete eta momentuz ez dago akordiorik”. Gauzak horrela, protestak “gogortzea” izan da langileen “%90ak” bozkatu duena. Hala, lanuzteak handitu dituzte, gaur lau ordukoa izango delarik errelebo bakoitzean, eta gainera, lan gatazka gizarteratzeko helburuarekin, Beasaingo kaleetara eraman dituzte haien aldarriak.
Hona hemen gaur goizeko bideoa: