Izal Bai-k 2019-2023 agintaldiko balorazioa egin du
Idiazabalgo Izal Bai udal taldeak amaitzear dagoen agintaldiaren inguruko balorazioa egin du. Gogor kritikatu du EH Bilduren udal gobernuak azken lau urte hauetan egindako lana: «Herriak ezer gutxi aurreratu du lau urte hauetan, aho handiz hitz emandako hainbat gauza ez dira egin, ezta landu ere, eta urte hauetan marketing-a eta gardentasun eza izan dira eguneroko ogia», salatu dute.