Maizpidek kantu afariarekin ospatuko du 35 urteko bizialdia
Barnetegi-euskaltegia 1988ko apirilean zabaldu zuten. Bihar, asteazkena, ospatuko dute 35. urteurrena.
Maizpide euskaltegia sortu zutenetik 35 urte bete dira, hil honetan. 1988ko apirilean zabaldu zituen ateak barnetegi-euskaltegiak. Urteurrena ospatzeko, bi ekitaldi egingo dituzte bihar, asteazkena, apirilak 26.
Arratsaldean, lehenbizi, mintzatertulia egingo dute. Ondoren, 20:00etan, kantu-afarian elkartuko dira Lazkaoko mintzalagunak eta herritarrak, eragileak, irakasleak eta barnetegiko ikasleak. Aurrez, 35. urteurreneko argazkia aterako dute.