Odol emaileen Gipuzkoako burua Olaberriko eskolan izango da gaur
Olaberriko Herri Eskolako ikasleek Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko lehendakariaren bisita jasoko dute, gaur. Sabin Urtzelai haurrekin eta irakasleekin izango da gaur. Ariketa praktikoen bidez, odola emateak duen garrantzia azalduko die. Haurrek ere odola ematearen ohitura ikas dezaten, zergatik eta nola ematen den, eta emaile izatearen garrantzia landuko dute.