Ur hornidurako eta saneamenduko hoditeria hobetu dute
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ia 130.000 euroko zenbatekoa duten hainbat lan egin zituen iaz. Egindako lanak txosten batean jaso dituzte eta Legazpiko Udalari entregatu diote
Legazpiko Udalak Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin batera herriko ur hornidurako eta saneamenduko hoditeria sarean egindako hainbat hobekuntza obren zenbatekoa jakinarazi du. 2022. urtean ia 130.000 euroko zenbatekoa izan zuten lanak gauzatu ziren.
Partidaren erdia baino gehiago Brinkolako hodi orokorra berritzeko erabili ziren: 91.820,51 euro. Beste lan aipagarri batzuk Botikatik gora, Itxaropen auzora doazen eskaileretako hondakin-uren hodia berritzea (17.689,86 euro), Santikutz 30ean euri-uren sarea eta saneamendu-hodia bereiztea (5.383,41 euro) edota San Ignazio 43ko kutxatila eta saneamendu-hodia berritzea (4.280,05 euro) izan dira.
Lanen helburua izan dira ura edonoren esku uztea eta behin erabilitakoan, garbitu eta inolako kutsadurarik gabe berriz ere ingurumenera bueltatzea.