Aldundiak 130.000 euro bideratuko ditu Goierriko ibaiak garbi mantentzeko
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Goierriko hainbat udal diruz lagundu ditu zaborren pilaketa fokuak prebenitzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 130.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Goierriko zaborren pilaketa fokuak ekidin eta ibaiak garbi mantentzeko. Lanak, baina, ez ditu zuzenean Aldundiak egingo, udalen bidez baizik. Horregatik, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak udalak diru lagunduko ditu.
Zegamako Udala | Edukiontzien itxitura birziklatuak eta birziklagarriak instalatzeko |
47.130,00 € |
Beasaingo Udala | Beasaingo udalerrian Agauntza, Estanda eta Oria ibaietako zaborra garbitzeko |
32.457,84 € |
Legazpiko Udala |
Urola ibaiaren garbiketa eta sareak jartzeko |
17.814,50 € |
Zumarragako Udala |
Urola ibaiko zabor garbiketa lana eta prebenitzeko neurrien ezarpena garatzeko Urretxu-Zumarraga tartean |
16.475,00 € |
Ordiziako Udala |
Ordiziako eremuan Oria ibaia eta Mariarats errekaren garbiketa egiteko |
9.090,91 € |
Urretxuko Udala |
Urretxuko udalerrian zabor sakabanatuak prebenitzeko eta murrizteko ekintzak garatzeko |
6.476,21 € |
Legorretako Udala |
Oria ibaiaren garbiketa, Legorreta herriko herrigunetik eta industrialdeetatik igarotzen den tartean |
4.208,74 € |