CAFeko amiantoren biktimen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute biharko
CAFeko enpresa batzordeak egin du deialdia, Beasaingo lantegian arnastutako amiantoagatik hildako 61 pertsonak oroitzeko eta haien eskubideak bete daitezela eskatzeko. Loinazko San Martin plazan egingo den omenaldiarekin amaituko dute.
Amiantoa arnastearen ondorioz, CAFeko langile ziren lankideen eta haien senitartekoen heriotzen aurrean, manifestazioa deitu du CAFeko enpresa batzordeak. Beasaingo lantegian dagoeneko 61 pertsona dira CAFen erabilitako amiantoa arnasteagatik hildakoak. 10:00etan Lazkaibarko CETEST enpresaren ondoan dagoen aparkalekutik abiatuko dira, eta 12:00etan, Beasaingo plazan omenaldia egingo dute.
CAFeko enpresa batzordeak “enpresaren jarrera salatu” nahi du mobilizazioaren bidez, “gaixo edo hildakoei, eta ondorioz baita familiartekoei ere, indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzen bai dizkietelako”.
Horrez gain, administrazioari eta arduradun politikoei eskatuko diete “biktimak laguntzeko konpentsazio funtsa erregulatzeko pausoak eman ditzatela, honek biktimak epaitegietara joan behar izatea ekidingo lukeelako”.
Hala, herritar guztiei manifestazioan parte hartzeko dei egin diete.