Etxera, elkarrekin eta seguru
Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Santikutzetan
Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Santikutz festetarako. Etxera taldean joateko juntadizoak dira, erabiltzaileak taldearen babesarekin seguruago sentitu daitezen. Apatxoko eskaileretan elkartuko dira, 02:30ean eta 05:00etan. Ordutegitik kanpo inolako erasorik pairatuz edo ikusiz gero, 631 078 714 telefonoa aktibatu dute.













