Goierri Eskolako, Oiangureneko eta Jakintzako ikasleak, Goazen Ordiziarekin
Gaur izan da 3 ikastetxeetako ikasleek ekimenean parte hartu duten azken eguna. Goazen Ordiziak ekainera arte jarraituko du.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/04/goazen.jpg)
Oiangureneko, Jakintzako eta Goierri Eskolako ikasleek azken eguna izan dute Goazen Ordizia ekimenean. Ikasturte honetan ostegunero egiten diren paseoetako batzuetan parte hartu dute eta udalak eskerrak eman dizkie. Ekainera arte jarraituko du Goazen Ordiziak, beste hainbat elkarteetako boluntarioen parte hartzearekin. Udan geldialdia egingo da, eta irailean berrekingo diote ekimenari. Kirola eta harremanak lantzea du helburu. Edozein adineko pertsonek parte har dezakete, eta laguntza behar dutenentzat boluntario sarea izaten da.