Hemengo patata berria eta onddoa salgai
Arrakasta duten produktuak izan dira aste honetako Ordiziako azokan nobedade, eguraldia arabera portatzen ari den seinale.
Gernikako merkatuan atzoko egunez duela 86 urte sarraskia. Atzo Ordizian, datak utzitako marka latza aipagai, merkatu atsegina. Hamabost graduren bueltan.
Produktuen eskaintza ere polita. Arreta deitu izan dute nobedadeek beti, badira batzuk estimazio handiagoa dutenak. Horien artean legoke onddoa.
Atzo inguruko lehenengoa, kilo eta berrehun gramo eta 40€/k salgai Lasaren postuan. Duela 15 egun ekartzen hasi ziren kanpokoak Zamora aldetik, atzo ere 40k inguru haietakoak 20-35€/k.
Udaberriko zizei dagokionez, prezioan, itxuran eta kopuruan aldea hemengoak izan ala ez Patxi Arizmendik zituen Goierriko 3,5k 60€/k. Gainerakoak beste 140k 10 eta 50 €/k.
Altzagako Etxeberri Goikoa izan da aurtengo lehenengo patata berria. Aire librekoa Arantxa Lopetegik ekarri du. Maiatza izan ohi da hau ekartzen hasten direnerako, iaz 18an hain zuzen ere. Behar zen momentuan erein eta eguraldia ere behar bezalakoa izan duen seinale.
Azken arto opila
Batzuk hasten, beste batzuk bukatzen hauxe izaten da produktuen ziklo naturala. Atzokoak denboraldiko azken arto opilak izan ziren.
Maite Iturbek egin ohi ditu eta behin negua eta eguraldi hotza pasata askoz eskaera gutxiago duenez datorren udazkenera arte egiteari utziko dio.
Zehar aldatutako tomatea
Bestalde, Ibarrako Iguategiko Esther Illarramendik ekarri du Jack eta Robin motakoa: «Gazteek ez dute ezagutzen eta takoetakoa erostea nahiago izaten dute».
Duten lan handiaren berri ere eman digu: «Ehun urtetik gora duten kajoi berezietan ereiten dugu hazia, kristalarekin tapatua eta landarea indartu ahala banan-banan kanpoan landatu, eguraldiaren arabera estali beharra izaten da eta kontu handiz zaindu». Gaur egun inork gutxi egiten duen lana.
Garairik bizienaren zain
Oraindik ezin esan sasoi betean gaudenik baina hemendik aurrera izango dute landare eta lora zaleek urteko salmenta garairik biziena. Atzo tarteka ilarak ere osatu ziren.