Ilintik 1.800 euro banatuko ditu
Ilinti merkatari elkarteak tonola antolatu du. Bezeroen artean 5, 10 eta 15 euroko bonuak banatuko ditu
Ilinti merkatari elkartearen tonbola abian da. Maiatzaren 12ra arte, Ilintiko kide diren dendetan erosten duten bezeroei, txartel bana emango zaie. Horietako batzuk 5, 10 eta 15 euroko saria dute. Guztira 1.800 euro banatuko ditu Ilintik saritan.
Saririk gabeko txartelen artean Aitxuri jatetxean eta B-Travel bidaia agentzian gastatzeko 100 euroko bonu bana zozkatuko da.