Legazpiko PSE-EE, "pozik"
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ingurumen sailaren bidez, ia 18.000 euroko laguntza eman dio Legazpiko Udalari Urola ibaia garbi mantendu dezan. PSE-EE, “pozik” agertu da laguntzarekin. Oscar Valbuena zinegotzi sozialistak azaldu du laguntzari esker kudeaketa politikoa gauzatzea posible izango dela.
Legazpik 40.ooo euro jaso ditu azken urteetan Urola ibaia zaintzeko. Diru horrekin, hainbat garbiketa-kanpaina egin dira eta kilometro batean baino gehiagoan metalezko sareak jarri dira, Eguzki talde ekologistaren eskaerei erantzunez.