ZU Dantzaz taldeko kideak, Nafarroaren Egunean
Igandean Nafarroaren Eguna ospatu zen Baigorrin. ZU Dantzaz taldeko kideak bertara joan ziren, festaz gozatzera, dantza egitera eta Urretxu eta Zumarraga ezagutzera ematera. Nafarroaren eguna urtero apirileko azken igandean ospatzen da Baigorri herrian, Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.













