Astelehenean hasiko da XVI. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia
Lehen fasean bikoteek euren kontura jokatuko dute. Bigarren fasean urrezko, zilarrezko eta brontzezko ligatan banatuko dute txapelketa, emaitzen arabera. 22 bikotek eman dute izena.
Astelehenean hasiko da Emaneurrek antolatutako Ordiziako 16. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia. Ordizian jaioa izatea, bertan erroldatua egotea, txikitatik Ordizian ikasi izana edo herriarekin lotura izatea dira parte hartzeko eskatu zituzten baldintzak. Guztira, 22 bikotek eman dute izena, eta 4 multzotan banatu dute txapelketa. Santa Ana jaietako haurren asteburuaren atarian jokatuko dira finalak.
Astelehenetik ekainaren 11ra arte jokatuko dute lehen fasea, ordutegi zehatzik gabe. Multzo bakoitzeko bikoteek euren kontura jokatuko dute. Bigarren fasean urrezko, zilarrezko eta brontzezko ligatan banatuko dute txapelketa, emaitzen arabera. Lehen fase horretan emaitzarik onenak lortzen dituzten bikoteek urrezko liga jokatuko dute, erdikoek zilarrezkoa, eta gainontzekoek brontzezkoa, ekainaren 14tik uztailaren 16ra.
Liga bakoitzeko finalak uztailaren 19an jokatuko dira, Santa Ana jaien aurretik. Iaz, urrezkoan Otegi-Mujika izan ziren txapeldunak, zilarrezkoan, Zabalua-Vega, eta brontzezkoan, Mendizabal-Iturrioz.
Aurtengo bikoteak, multzoka:
A multzoa
- Ander Alberdi-Iker Goitia
- Arbilla-Etxezarreta
- Axier Mendizabal-Mikel Moreno
- Alen Ayerbe-Euken Ayerbe
- Josu Gorrotxategi-Aritz Goñi
- Mikel Lacalle-Raul Lacalle
B multzoa
- Julen Azpiroz-Oier Urbizu
- Lander Iturrioz-Oier Mendizabal
- Egoitz Iztueta-Alar Arruabarrena
- Aitzol Arruabarrena-Igor Olazabal
- Haritz Gutierrez-Bingen Erauskin
- Salinas-Goia
C multzoa
- Ioritz Zarrabeitia-Ander Telleria
- Jakue Arruabarrena-Jon Rodriguez
- Eneko Etxeberria-Gorka Lekuona
- Ekain Huerta- Asier Unanue
- Unai Mendizabal-Gorka Diez
D multzoa
- Mattin Barandiaran-Mikel Telleria
- Asier Aseginolaza-Mikel Mongelos
- Iker Otaegi-Urtzi Otaegi
- Aitor Otegi-Lander Mujika
- Mikel Aizpurua-Ander Galparsoro