Ekainaren 3an izango da Euskal Herriko artisau garagardo azoka
Musika zuzenean eskainiko dute Revolutionary Brothers-ek, King Konsul-ek eta Eira taldeak. Maiatzaren 13an, hurrengo larunbatean, garagardoa egiteko ikastaroa egingo da D'elikatuzen. Aurrez izena eman behar da.
Euskal Herriko artisau garagardo azoka ekainaren 3an izango da, Ordiziako Plaza Nagusian. Emaneurre taldeak antolatzen du, herriko eta inguruko hainbat eragilerekin elkarlanean. Goizez eta arratsaldez, Euskal Herriko 15 ekoizleren artisau garagardoak egongo dira salgai, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 00:00etara, eta baita Lazkaoko talogileen taloak eta txerria burduntzian. Musika zuzenean eskainiko dute Revolutionary Brothers-ek, King Konsul-ek eta Eira taldeak.
Gross Brewing, Baobeer Brewing, Garagart Brewery, Basabe garagardoak, Sesma Brewing, Kondaira garagardoak, D’Olite garagardoa, Iparra beer, Xorta garagardoa, La Viajera Craft Beer, Basque Beer, Izar Haitz, Higer Beer, Hondarribeer eta Jotake Lazkaun ekoiztetxeek parte hartuko dute azokan.
Azoka egunaz gain, beste bi egun zehaztu dituzte artisau garagardoari lotutako ekintzetarako. Maiatzaren 13an, hurrengo larunbatean, garagardoa etxean egiteko ikastaroa izango da D’elikatuzen, 9:00etatik 13:00etara. Ekainaren 2an, aldiz, garagardo dastaketa kata egingo da Ordizia Hoteleko terrazan, 19:30ean, Yann Boix sommelierrarekin.
Azken bi jarduera horietarako izena eman behar da aurrez, emaneurretaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 15 euro balio du bakoitzak.