Gipuzkoako haurren atletismo txapelketa jokatuko da igandean, Altamiran
Eskolek eta klubek parte hartuko dute. Sailkapen bakarra egingo da. Euskadiko txapelketara joateko aukera lortuko dute lehen bi postuetan sailkatzen diren taldeek.
Haurren Gipuzkoako atletismo txapelketa jokatuko da igandean Ordiziako Altamira estadioan, Txindoki Atletismo Taldeak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta. Eskolarteko eta kluben arteko txapelketa izango da, eta sailkapen bakarra egingo da.
Euskadiko txapelketara joateko aukera lortuko dute lehen bi postuetan sailkatzen diren taldeek, klubak izan ala ikastetxeak izan. Probak 10:00ak aldera hastea aurreikusi dute, eta eguerdi aldera bukatzea.
Ordutegiak:
- 10:10ean. 1.000 metroko martxa alebin mixtoa.
- 10:15ean, infantil nesken altuera jauzia.
- 10:30ean, nesken luzera jauzia, mutilen pisu jaurtiketa (3kg) eta 80 metro hesiak mutiletan.
- 10:45ean, 80 metro hesiak nesketan.
- 11:00etan, nesken pisu jaurtiketa (3kg) eta mutilen 80 metrokoa.
- 11:15ean, nesken 80 metroak eta mutilen altuera jauzia.
- 11:30ean mutilen luzera jauzia eta 1.000 metrokoa.
- 11:35ean, nesken 1.000 metrokoa.
- 11:45ean mutilen 500 metrokoa.
- 11:50ean nesken 500 metrokoa.
- 12:10ean 4×80 metroko erreleboak nesketan.
- 12:30ean 4×80 metroko erreleboa mutiletan.