Gudugarretako trilogia formatu digitalean itxi dute
Beasaingo paperak bildumaren azken argitalpenari lotuta, Gudugarretako etxe bakoitzean bizi izandako biztanleen lerroak jaso dituzte argitalpen digitalean.
Beasaingo Paperak izeneko bildumaren azken argitalpenarekin lotuta, Beasaingo Gudugarreta auzoari buruzkoa, argitalpen horretan sartu ezin izan zituzten informazioak argitalpen digital batetan jaso dituzte, eta QR kodigoa eskaneatuta deskargatu daiteke.
Martin Gartzia, Yoseba Alonso eta Mikel Dorronsorok osatu dute Beasaingo paperak bildumako edizio osatuenetakoa. Gudugarreta auzoaren inguruko ikerketak, hiru argitalpen egiteko eman du. Gudugarreta Herribildua eskualdeko historian (2020) izan zen lehena, Gudugarretako etxeen eta etxe horietako biztanleen historia (2022) izan zen bigarrena, eta atzo aurkeztu zuten trilogiaren azken atala, formatu digitalean eskuratu daitekeena bakarrik.
Gudugarretako etxeei buruzko liburuan ondo adierazi zuten bezala, eranskin gisara aurkeztu duten honetan, «auzoko etxe bakoitzean bizi izandako biztanleen lerroak azaltzen dira».