Naldaiz-Etxeberria bikotea, GRABNIko 22 urtez azpiko pala motzeko finalera
Arabarren aurka garaipena lortu zuten larunbatean Olaberriko pilotalekuan goierritarrek, Gipuzkoa ordezkatuz. Nafarren aurka jokatuko dute pala motzeko finala, larunbat goizean, Gasteizen.
GRABNI Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Iparralde eta Errioxaren arteko txapelketa amaitzera doa. Ezker paretako zein trinketeko txapelketa da, modalitate ezberdinetan. Asteburuan Gasteizen jokatuko dira finalak. Oiangu pilota elkarteko Naldaiz olaberriarrak eta Etxeberria zaldibiarrak 22 urtez azpiko pala motzeko finala jokatuko dute, Gipuzkoa ordezkatuz. Aurreko asteburuan arabarren aurka irabazi zuen Goierriko bikoteak, eta hala, nafarren aurka jokatuko dute finala larunbatean, Gasteiz-Abetxukoko pilotalekuan, 10:00etan.