Dantzak Ordiziako erdigunea zeharkatu du
Amets Bide dantza taldeko 40 bat dantzarik Ordiziako zortzikoa dantzatu dute aurrena Barrena jauregiko belardietan, Garagartza plazan gero eta Plaza Nagusian azkenik
Amets Bidek dantzara atera ditu ordiziarrak. Jalgi hadi dantzara lemapean, dantzaren inguruko ekitaldi sorta antolatu dute astebururako. Tartean, Ordiziako zortzikoaren ikuskizun ibiltaria. Barrena jauregiko belardietan dantzatu dute aurrena; zapiekin ilaran, Gargartzara igo dira gero; eta azkenik, plazan dantzatu dute. Atzetik, herritar ugari izan dituzte jarraika.
40 bat dantzarik hartu dute parte. Elkarrekin afalduko dute. Amaitutakoan, aurreko ekitaldietan dantzan atera direnei oroigarria banatuko diete. Eta gaua borobiltzeko, erromeria dute. Iratzar taldea igoko da oholtzara.
Parranda txikia egin beharko dute. Bihar, 11:30ean hasiko baita Dantzari Txikien desfilea. Barandiaran plazan amaituko dute, 13:00ak aldera, eta ordu laurden geroago hasiko da alardea. Bazkaldu egingo dute eta, amaitzeko, disko-festa Xaibor-ekin, Plaza Nagusian.