Fernandez eta Mujika garaile Ezkioko San Migel jaietako Izazpiko Igoeran
Mikel Fernandez ezkiotarra eta Mayi Mujika elgoibartarra izan dira irabazleak aurtengo Ezkioko San Migel jaietako Izazpiko Igoeran. Aurtengoan ere inor ez da 40 urte daramatzan marka hausteko gai izan.
San Migel jaiak dira Ezkion eta ohi bezala, jaietako igandean Izazpirako bidea hartzen dute korrikalariek, herri lasterketan. Izazpira igo eta jaitsi egin behar izan dute, helmugatik abiatu eta bertara itzuliz. Gogo handiz itxaroten dute lasterketa hau ezkiotarrek, izan ere, 40 urtean inor ez da gai izan Juan Mari Garinek 1982an ezarritako 31 minutu eta 26 segunduko marka hausteko. Urtero-urtero ea urte horretakoa izango ote den lorpen honen testigu aritzen dira herritarrak eta aurtengoan ere ea norbaitek marka hori gainditzen duen esperoan egon dira. Hala ere, beste urte batean izan beharko du, aurtengo lehen sailkatua 36 minutu eta 46 segunduan iritsi baita.
Goizeko 11:30etan abiatu dira korrikalariak Argindegi Ostatu paretik eta Izazpira igo eta bertara itzuli dira. 18 korrikalarik hartu dute bertan parte eta ordubetetik beherako denboran egin dute ibilbidea guztiek.
Aurtengoan garaipenetako bat herrian geratu da, izan ere, Mikel Fernandez ezkiotarra gailendu da gaurko proban. Emakumezkoetan, aldiz, Elgoibar aldera eraman du garaipena Mayi Mujikak, 41 minutu eta 35 segunduko denborarekin.
Sailkapena
Emakumezkoak:
- Mayi Mujika Errasti
- Ione Cerezo Sanz
- Ane Bastarrika Larrañaga
Gizonezkoak:
- Mikel Fernandez Atxa
- Jon Lasa Anduaga
- Yelko Pardiñas Garcia