Lazkaomendi jendez lepo herri kirol eta erromeri arratsaldean
Lazkaomendiko jaietan jendetza ibili da igande arratsaldean. Herri kirol desafioa gazteek irabazi dute eta ondoren erromeria eta bertsolariak izan dituzte.
Lazkaomendiko jaiak izan dira asteburu honetan eta itxiera modu berezian eman nahi izan diete. Horretarako herri kirol desafioa antolatu dute. Hiru talde aritu dira lehian Lazkaomendiko Itxurrene jatetxearen atari hartan: gazteak, zaharrak eta zaldibiarrak. Gaurkoan gazteak gailendu dira herri kiroletan, ondoren, zaldibiarrak eta desafioko azken postuan zaharrak. Giro bikaina izan da herri kiroletan, animo hotsak eta txaloak nagusi izan direlarik.
Ondoren, musikaren txanda izan da. Andoni Egaña eta Unai Agirre bertsolariak izan dira honi hasiera eman dietenak, kantuan eta Josu eta Mikel egon dira bertan trikitixa eta panderoaz dantzarako giro bikaina jartzen.