CAFeko kapera eraisteko lanak hasi dira
JM Iturrioz kaletik CAFera ibilgailuak sartzeko zubia kentzeko lanak ere gaur egin dituzte.
CAF enpresako ataria eraisteko lanak apirilaren 18an hasi zituzten. Lehenengo, parkearen ondoan zegoen eraikina eraitsi zuten, eta gaur goizean, kaperarekin hasi dira. Honakoak, 100 urteko historia du, 1923 urtean eraiki baitzuten, eta azaroan egin zen bertan azken elizkizuna.
Aldi berean, Usabiagako garabi handi batekin, CAF lantegira ibilgailuak sartzeko zubia kentzeko lanean dabiltza ere.
Jarraian, gaurko irudiak: