Josetxo Mujikak bere adinekoen munduko triatloi txapelketa irabazi du
Asteburuan distantzia luzeko munduko triatloi txapelketa jokatu zen Ibizan. Plazaola-Urola taldeko bi triatloilarik parte hartu zuten: Josetxo Mujika eta Juancar Rueda zumarragarrek. Hiru kilometro igerian, 116 bizikletan eta 30 korrika egin zituzten. Mujikak bere adin tartekoen txapela lortu zuen.
Plazaola-Urola taldekoek Valentziako Xilxes herriko triatloian ere parte hartu zuten asteburuan. Ainara Gonzalez, Gema Hernandez, Estanis Carpio, Oier Diaz de Espada eta Aitor Erauskin joan ziren bertara. Hernandezek lehen postua lortu zuen beterano mailan.
Bestalde, larunbatean Julen Andola, Ekain Calvo eta Markel Oruesagastik Hondarribiko proban parte hartu zuten. Horiek ere emaitza bikainak lortu zituzten.