Aitor Perez ‘Guda’-k Euskadiko gerrikoa jantzi du K1-ean
Aitor Perez Guda beasaindarrak Euskadiko gerrikoa irabazi du K1 arte martzialean, profesionaletan, 65 kiloko kategorian. Larunbat arratsaldean lehiatu zen, Iker Korta lekeitiarraren kontra, Dulantzin (Araba). Erritmo handiko borroka izan zen, eta aurreikusi bezala, oso parekatuta izan ziren. Azkenean, Guda gailendu zen.