Elkarretaratzeak egingo dituzte Orioko hilketa salatzeko
Astearte arratsaldean Orion (Gipuzkoa) jazotako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Goierrin biharko. Lazkaon egingo dute bat: 19:00etan, plazan, talde feministak antolatuta. Beasainen bi egingo dituzte: alde batetik, Itaiak Bideluzen elkartzeko deia egin du eta, bestetik, Beasaingo Asanblada Feministak Erauskinen. Biak 19:00etan izango dira.
Gizonezko batek bere bikotekide ohia tiroz hil zuen, kale erdian, eta gero bere buruaz beste egin zuen.